XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hizkuntzaren erabilpena aldatu ahala, hiru hauen arteko harremana ere aldatu egiten da.

Hitz egitean gauza azpimarkatzen bada, hau da, hiztunaz eta hartzaileaz kanpo dagoen zerbait hori, eginkizun deskribatzailea, informatiboa izendatzen diogu hizkuntzari.

Gauza hori, aldiz, subjektuarekin bat egitera jotzen denean, barne-mundua, asmo eta sentipenak adieraziz, hizkuntza expresio bide bilakatzen da.

Azkenik, hartzailea bera enuntziapenaren objektu denean, hizkuntza eragile, zirikatzaile bihurtzen da eta funtzio apelatibo edo konatiboan erabiltzen da.

Hizkuntz funtzioei buruzko banaketa hau gutxigorabeherakoa da eta hauez gainera bada besterik, noski, baina gure kasu honetarako aski da esandakoaz.

Adibidetara joz gero, textu zientifiko-positiboak eta informatiboak lehen sailean sartuko lirateke, poesia lirikoa bigarrenean eta hitzaldi, mitin eta antzekoak hirugarrenean.

Beraz, textu bat ongi ulertzeko beharrezkoa da nagusiki zer funtzio duen igartzea: botaniko edo meteorologo begiz poesia lirikoa irakurtzeak ez luke zentzurik.

Banaketa honetan funtsaturik hitz egiten da itzulpenaren munduan textu teknikoez eta literarioez.

Konnotazioak Hizkuntzalariek, hizkuntzaren erabilpenaz arduratzean, luzaro mugatu zuten beren iharduna textuaren baitan aurki daitezkeen elementu logikoetara: gainerakoak, pentsamentu razionalaren zuin barruan sartzen ez zirenak ukatzen ez zituzten arren, artearen eskutan uzten zituzten eraskin edo gehigarri bailiren.

Itzultzaileek, aldiz, beti izan dituzte kontutan gutxiasko honelako faktoreak: esanahi logikoaz gainera ñabardurak, kolorazioak, tonalitateak etab. ere gogoan eduki ohi zituzten.

Charles Bally, De Saussure-n ikaslea, izan zen lehendabizikoz arazo hau argitzeko lehen pausoa eman zuenetariko bat, lengoaia afektiboa eta intelektuala bereziz, nahiz eta bien arteko harremana gehiegi sakondu ez zuen.

E. Sapir-ek ere burutu zuen hitzen zentzu afektiboari buruzko estudio bat, ondorio negatibo samarrak ateraz.

Bloomfield-ek, alderantziz, garrantzizko maila aitortzen die balio afektiboei, adieraziari buruzko kontzeptuaren definizioan sarrerazteraino.

Bloomfield-ek denotazioaz eta konnotazioaz ere hitz egiten du, eta beronen eritzien inguruan sortu zen eztabaidari esker, hizkuntzalariak eta psikologoak bat etorri ziren hizkuntz batasun desberdinen adierazian dimentsio subjektiboak daudelakoari buruz.

Itzulpenari buruz duen zerikusiaz gogoetak egiten hasi aurretik, zera esan dezagun, alegia, hiztunaren eta hartzailearen aldetiko kutsatze subjektibizatzaile hau maila eta modu desberdinetan gertatzen dela: mimika mailan, fonologi mailan, hizkuntz gertakari formalen mailan eta batez ere, lexikoaren mailan.